XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oso gazterik hasi zen Okonkworen fama.

Hemezortzi urte zituenean, Umuofiako borrokaririk handienari irabazi zion borroka-jokoan.

Lurrera bota zuen, luze-luze eta ahoz gora.

Pozik eta harro geratu ziren denak Okonkworekin.

Berrogei bat urteko gizona zen orain Okonkwo.

Sua bezala zabaldu zen haren izena: ospe handiko gizona zen, benetan.

Handia eta indartsua zen, ibiltari arina: oinetan malgukiak *malguki: muelle zituela ematen zuen.

Bekain *bekain: ceja lodiak zituen, beltz-beltzak.

Sudurra ere zabala zuen.

Lehen begiratuan, gizon serioa ematen zuen, ez oso atsegina.

Haserretu ere egiten zen batzuetan.

Eta horrelakoetan, hitzak esan ezinik geratzen zen.

Hitzen ordez, eskuak erabiltzen zituen orduan eta joka hasten zen.

Hamar urte ziren Okonkworen aita hila zela.

Unoka zuen izena.

Oso gizon alferra izan zen Unoka eta lanetik ihesi pasatu zuen bere bizitza osoa.

Odola ikustea ere ez zitzaion batere gustatzen eta borrokan hasteko beldur izaten zen beti.

Gizon pobrea izan zen Unoka bere denbora guztian, ez bait zekien dirua gordetzen.

Diru pixka bat zuenean, ardotan gastatzen zuen berehala: palmondo-ardoa erosten zuen litroka.

Lagun guztiak gonbidatzen zituen bere txabolara eta hantxe egoten ziren denak, edan eta edan.

Ederki pasatzen zuten, elkarrekin eserita, ardoa edaten eta kantu-kantari.

Bestela oso gizon tristea ematen zuen Unokak, baina kantari hasten zenean, alaitu egiten zen oso.

Musika zen haren poz bakarra.

Okonkwo lotsatuta zegoen aitarekin.

Izan ere, gizon alferrak ez zituen batere maite.

Bera ausarta àusart: atrevido, valiente eta indartsua zen.

Horregatik, gorroto zituen borrokarako eta gerrarako beldur ziren guztiak.